ARTEPE Oliba-Olio Birjina Estra, familia baten ilusioaren fruitua da, 2009an Bergaran (Gipuzkoa), gure baserri ondoan bi hektareatako olibo landaketa batekin hasi zena. Kalitate goreneko produktu bat eskaintzea asmoz, proiektuak 2025ean olio-errota propio baten eraikuntzarekin jarraitzen du aurrera, orain prozesu osoa menperatuz, zuhaitzetik botilara.


Gure lurretako biztanleen elikaduraren oinarri izan dira gaztainak mendeetan zehar. Azken urteetan beherakada larria jasa duten arren, pinudiak kenduz gaztainadiak sortuz joan gara gure etxean 2010etik hona.
Inguruko elikadura ohiturak berreskuratzeaz gain, beste tradizio batzuei erreparatuz, gaztaina forma anitzetan kontsumitu daitekeela ikasi dugu. Hori dela eta, gaztaina freskoaz gain, gaztaina lehorra eta gaztaina irina egiten ditugu ARTEPEn.
Gipuzkoan duen kokapena kontuan izanda esperimentu moduan hasi zena, oliba-olio birjina estra oso berezi batean bihurtu da, aroma fresko eta naturala duena, mikatz eta minetan orekatua. Uzta goiztiar eta fruitu osasuntsu bati esker, ARTEPE olioa <%0,15eko garraztasun maila baxuagatik nabarmentzen da, baita polifenol maila altua edukitzeagatik ere.

Gaztainondoak klima eta lur honi ondo egokituta daude, ondorioz oso ale osasuntsua ematen dute. Gakoa, aleak jausi bezain pronto batzean datza, uzta garaian egunero egiten dugu bilketa. Horrela, egunean bertan batu eta prozesatuz, kalitate goreneko produktu bat bermatzen dugu.

EKOLOGIKOA
Fruitu ale guztiak eskuz biltzen dira. Olioaren kasuan, ordu gutxi batzuen buruan eginda eta gure deposituetan biltegiratuta dago, olioaren propietate nutrizional eta aromatiko guztiak mantenduz. Gaztainen kasuan ere, alea batu eta ontziratu arteko prosezuan ez zaie inolako elementurik gehitzen.
Lurrarekin eta elaborazio teknika onenekin konprometitua, ARTEPE Oliba-Olio Birjina Estra eta Gaztainek bere hiru formetan, ekoizpen ekologiko zigilua eskuratu dute.

